5. MEZUA
Aipatu dugu lekukoaren barruan mezu sekretu bat gordetzen dela, eta ehunka kilometro igarotzen dituela irakurria izaten den arte.
Gure mezuak sortzeko unea iritsi da! Marraztu zure burua ipuineko pertsonaien ondoan eta margotu irudia. Ondoren, osatu bunbuiloko esaldia! Zer da kuttuna eta dibertigarria zuentzat? Azkenik, sartu marrazkia aurrez sortu duzun lekukoan eta eraman etxera. Bihar kontatuko diguzue etxekoei gustatu ote zaien! Deskargatu hemen marrazkia. |