4. IPUINA
Gustatu al zaizue ipuina? Ea ondorengo galdera hauei erantzuteko gai zareten!
Ipuinaren inguruko lanketa egin ondoren, ipuina antzezlan bilakatu beharko duzue, ondoren eskolako ikaslee txikienei emankizun bat eskeintzeko. Horretarako, talde txikitan banatuko zarete. Hauek izango dira talde bakoitzaren zereginak:
Talde bakoitzetik ordezkari bat izendatuko duzue eta hauek, prozesuan zehar bilerak egingo dituzte talde bakoitzak bere eginbeharrak nola daramatzan informatuta egon zaitezten eta baita sor daitezkeen arazoen aurrean, konponbideak bilatzeko. Ordezkari hauen gain geldituko da bestalde, antzezlanaren zuzendaritza lana.
Talderen batek bere egitekoa bukatu duenean, gainerako taldeetan zintzilik dauden zereginetan laguntza eman beharko du.
Denok zereginak bukatutakoan eta antzezlana behar bezala entseiatu ondoren, emanaldia eskeiniko diezue HH edo LH1. zikloko ikasleei.
Antzerkiaren gidoia idazteko hemen duzue ipuinaren testua.
Deskargatu ipuinaren testua Drive formatuan hemen (egin fitxategiaren kopia eta gorde zure kontuan).
- Nola izena dute ipuineko pertsonaiek? 22. KORRIKArekin loturarik badute? Zein?
- Zergatik ote da hain kuttuna Ekiñerentzat pilota gorria?
- Zer adierazten du pilota gorriak?
- Ba al duzue zuek ezer kuttunik?
- Zer gustatu zaizue gehien ipuinetik?
Ipuinaren inguruko lanketa egin ondoren, ipuina antzezlan bilakatu beharko duzue, ondoren eskolako ikaslee txikienei emankizun bat eskeintzeko. Horretarako, talde txikitan banatuko zarete. Hauek izango dira talde bakoitzaren zereginak:
- Gidoilari taldea: ipuina antzerki formatuan berridazteaz arduratuko zarete. Antzerki baten gidoia idazteko irizpideak kontuan hartu beharko dituzue: pertsonaien izenak esaldi bakoitzaren aurretik jarri, pertsonaiek egiten dituzten ekintzak parentesi artean zehaztu, narratzailerik egongo den erabaki…
- Aktore taldea: gidoilari taldeak gidoia idatzi bitartean, ipuineko pertsonaien banaketa egingo duzue. Interpretatuko duzuen pertsonaia nolakoa den irudikatu beharko duzue: nolako ahotsa duen, zein keinu egiten dituen, nolako ibilkera duen… Elkarren aurrean pertsonaiak gorpuzteko inprobisazioak egingo dituzue eta hobekuntza proposamenak egingo dizkiozue elkarri. Gidoia idatzita dagoenean, testua ikasi eta eszenatokian egingo dituzuen mugimenduak finkatuko dituzue.
- Eszenografia taldea: artzerkia taularatzeko eskolako aretoa atontzeaz arduratuko zarete. Hasteko, antzezlanak eduki beharko lukeen dekoratuak nolakoa izan behar duen irudikatuko duzue eta honen bozetoak egin. Ideiak finkatuta dituzuenean, horma-irudiak margotuko dituzue eszenatoki atzekaldean jartzeko.
- Produkzio taldea: HHko irakasleekin emankizunak egiteko hitzorduak zehazteaz arduratuko zarete, baita antzezlana egingo den espazioa adosteaz ere. Horrez gain, gainerako taldeek behar dituzten baliabideak lortzea ere zuen ardura izango da. Aktoreek beharko dituen jantziak eta atrezzo elementuak ere zuek eskuratu beharko dituzue.