7. PILOTA MUSIKALA
Goazen jolastera!
Irakasleak emandako azalpenak jarraituz pilota musikalaren jolasean arituko gara. Ekiñek eta bere lagunek bezala, pilota gorri batekin dibertitzea izango da helburu nagusia. Nolakoa izan daiteke zuretzat pilota gorria? Suzko bola baten antzekoa? Izotzezkoa, hotz-hotza eta labainkorra? Eragin buruari eta ea zein ideia bururatzen zaizkizuen! Ondoren, musikaren laguntzarekin, pasa pilota elkarri eta adierazi irudikatu duzuen hori! HHko unitateko "Dantzatzera!" jarduera ere egin dezakezue pilota gorriarekin jolasean jarraitzeko. |