4. MARRAZKIEKIN
Aurreko jardueran KORRIKA 22ko ipuina entzun duzue baina, nola irudikatzen dituzue ipuineko pertsonaiak?
Denon artean ipuina gogora ekarri eta pertsonaia guztiak zerrendatuko dituzue arbelean. Ondoren, pertsonaia bakoitza nolakoa irudikatzen duzuen partekatuko duzue talde handian. Bakoitzak gehien gustatzen zaion pertsonaia aukeratuko du eta honen marrazkia egin. Bakarkako lana bukatutakoan, marrazki guztiak paper zuri handi batean itsatsiko dituzue eta horma-irudia osatuko duzue talde-lanean. Kontuan hartu ipuineko kontakizunean aipatzen diren gertaerak eta lekuak zuen artelana osatzeko momentuan. Ea nolako horma-irudia egiten duzuen! Eta azkenik, KORRIKA 22ko ipuinaren ilustrazioa ikus dezakezue. Ba al dute antzik zuen pertsonaiek eta ilustraziokoek? |