1. LELOAREN GOGOETA
KORRIKA badator!
Ezertan hasi aurretik erronka bat proposatuko dizuegu. Sor itzazue ahalik eta hitz desberdin gehien ondorengo letrak erabiliz:
A-E-I-O-H-K-K-R-R
Zenbat hitz osatu dituzue? Osatu al duzue KORRIKA 23ko leloa? Eta KORRIKA hitza?
Bada bai, HARRO HERRI da edizio honetako leloa!
Partekatu ezazue talde handian KORRIKAri buruz dakizuena eta ikusi KORRIKA 23ko aurkezpen bideoa. Aurreko edizioko laburpen bideoa eta argazkiak ere ikus ditzakezue.

Jarraian, erantzun galdera hauei:
Eta orain, talde txikitan, hausnartu galdera hauen inguruan:
Talde txikitan banatuta HARRO HERRI leloa osatzen duten letrak marraztuko dituzue eta letra horien barruan, taldean egindako hausnarketan ateratako konpromisoak idatziko dituzte.
Gelako guztien artean horma-irudi eder bat sortuko duzue!
- Zer esan nahi dute “harro” eta “herri” hitzek?
- Zein mezu eman nahi izan digute HARRO HERRI leloarekin?
Eta orain, talde txikitan, hausnartu galdera hauen inguruan:
- Harro al gaude garenaz?
- Sentitzen al dugu lotsarik garena adierazteko?
- Zer egin genezake euskararen erabileran eragiteko?
- Zein konpromiso har genitzake?