7. OZTO(POZ) LASTERKETA
KORRIKAk, lasterketa hasten den momentutik helmugara iritsi arte ibilbide luzea izaten du, 2300 kilometro ingurukoa, hain justu. 2300 pertsona inguruk pasatzen diote, beraz, lekukoa elkarri.
Baina KORRIKAren helburua ez da inork lasterketa irabaztea, lekukoa eskuz esku pasatuz, elkarri lagunduz eta elkarrekin, euskararen aldeko aldarria Euskal Herriko txoko guztietan zabaltzea baizik. Ba al dakizue KORRIKAk oztopo asko gainditu behar izaten dituela ibilbidean zehar? Ikusi ezazue KORRIKA 22ko laburpen bideoa! |
Orain zuen txanda da! KORRIKAn gertatu ohi den bezala, zuek ere, elkarri lagunduz eta ibilbidean topatzen dituzuen oztopoak gaindituz, lekukoa helmugaraino eramatea lortu beharko duzue!
Talde txikietan banatuta, ibilbideko etapa bat gainditu beharko du talde bakoitzak, etapa horretan topatuko duen oztopari aurre eginez. Lasterketa hasi aurretik, irakaslearen laguntzarekin ibilbidea prestatuko duzue.
Etapa bakoitzak ondorengo zailtasuna izango du.
Ea, oztopo guztien gainetik, lekukoa helmugara eramatea lortzen duzuen!

- Taldekide guztiak zaku barruan sartuta, saltoka egin beharko dute ibilbidea.
- Lekukoa eskuekin ukitu gabe, hanka artetik elkarri pasatuz osatu beharko da.
- Taldekideak koltxoneta batetik bestera mugituz osatu beharko da (bi koltxoneta izango dituzue).
- Bankuen gainean oreka mantenduz, elkarri lagunduta atzetik aurrera pasaz gainditu beharko da.
- Taldekide guztiak, bat izan ezik, koltxoneta gainean joango dira. Koltxoneta gainekoek salto egitean, koltxonetatik kanpo dagoenak koltxoneta tirako du aurrera, ibilbidea osatu arte.
Ea, oztopo guztien gainetik, lekukoa helmugara eramatea lortzen duzuen!