5. HARRO, HERRI, KORRI!
Bururatzen al zaizue jolasen bat “HARRO, HERRI, KORRI!” esanda?
Lotzen al duzue ezaguna zaizuen jolasen batekin? “Harri, orri, ar” jolasarekin agian?
Bada jarduera honetan, KORRIKA 23 eta “Harri, orri, ar” jolasa nahastu ditugu, “HARRO, HERRI, KORRI!” jolasa sortzeko!
Hasteko, bideoaren laguntzarekin, harro, herri eta korri zeinuak nola irudikatu behar dituzuen ikusiko duzue eta ondoren, jolasaren arauak irakurri.

Jolasaren nondik-norakoak:
Harro, herri, korri esku jolasa:
- Taldean jolasteko jolasa da (gutxienez 3 lagun), nahiz eta bakarka lehiatu behar den.
- Bakoitzak fitxa bat izango du (txantiloiean topatuko dituzue koloretako furgonetak).
- Helburua, Irundik Baionara doan ibilbidea ahalik eta azkarren osatzea izango da. Horretarako, atxikita duzuen jolas-taula inprimatuko da A3 neurriko kartulina batean.
- Lasteketari hasiera emateko, fitxa guztiak Irungo laukian egongo dira.
- Fitxak aurrera mugitu ahal izateko, “HARRO, HERRI, KORRI” esku jolasa egin behar da.
- Baionara iristen den lehenak irabaziko du partida.
Harro, herri, korri esku jolasa:
- Eskuak bizkarraren atzean gordeta, denak batera “HARRO, HERRI, KORRI” esaterakoan, bakoitzak zeinu bat irudikatuko du eskuarekin (harrotasuna, herria edo korrika).
- Bakoitzak bere isla topatu beharko du; hau da, zeinu bera atera duen laguna.
- Zeinu bera atera duzuen ikasleek gelaxkak aurreratuko dituzue.
|
Zeinuak irudikatzen pixka bat entrenatu ondoren eta jolaserako arauak jakinik, jolasean hasteko moduan zaudete!
Banatu zaitezte talde txikitan, eskuratu jolas-taula eta fitxak eta ea nor den lehena Baionara iristen!
Harro, herri, korri! Eta ekin!