6. MEZU SEKRETUAK
Badakizue Korrikako lekukoaren barruan mezu sekretu bat gordetzen dela, ezta? Ehunka kilometro igarotzen ditu helmugara iritsi eta irakurtzen den arte.
Bada zuek ere KORRIKAko mezu sekretua idazteko ohorea izango duzue!
Hasteko, taldeka bilduko zarete eta aurreko edizioetan idatzi diren mezuen inguruan gogoetatuko duzue.
Nork idatziak dira? Zer kontatzen dute mezuek? Ondorengo esteka honetan topatuko dituzue aurreko ediziotako mezuak.
Ondoren, 23. KORRIKAn eman nahiko zenuketen mezuaren inguruan pentsatuko duzue. Lehenik eta behin, bakoitzak bere ideiak idatziko ditu eta, segidan, talde txikian, bakoitzak bere ideiak aurkeztuko ditu. Taldekide guztien artean adostu beharko duzue zein den ideiarik egokiena zuen mezua idazteko.
Orri birakariaren teknika erabil dezakezue mezua idazteko. Taldeko ordezkari bat hasiko da mezua idazten eta gainerakoak idatzitakoarekin ados zaudetenean, hurrengo taldekideak jarraituko du. Honela, idatzia bukatu arte. Azkenik, egindako lana sinatu egingo duzue eta sarean topatuko dituzuen webguneen bitartez, QR kode bat sortuko duzue testuarekin.
Sortutako QR kodea inprimatu eta eranskailu bat egingo duzue. Herriko txoko kuttun batean itsatsi beharko duzue sortu duzuen QR kodearen pegatina.
Bestalde, mezua ezkutatuko duzuen herriko txokoaren deskribapen bat idatziko duzue, eta eskolako iragarki taulan jarriko duzue deskribapena (edo ikastolako webgunean). Bertan egongo dira gainerako taldeek sortu dituzten QR kodeen ezkutalekuen deskribapenak ere. Fitxa hau erabil dezakezue horretarako (egin fitxategiaren kopia bat eta gorde zure kontuan).
Lanak bukatutakoan jolasean hasteko moduan zarete!
Joan iragarki taulara, irakurri mezu sekretuen ezkutalekuen deskribapenak, eta ea topatzen dituzuen QR kodeak! Mugikorraren bitartez irakurri ahal izango dituzue ezkutatzen dituzten mezu sekretuak!
Ondorengo egunetan, denbora tarte bat hartu dezakezue topatu dituzuen mezuak elkarrekin komentatzeko.
Ea zein den mezurik gehien topatzen duen taldea! Zorte on!
QR kodeak sortzeko webgune posibleak: Mezu sekretuen ezkutalekuen deskribapenak sare sozialen bidez ere zabaldu ditzakezue #Korrika23mezusekretuak traola erabiliz eta zein herritan dagoen adieraziz!
Mezu sekretuen gaia modu sinpleago batean landu nahiko bazenute, ORRO unitateko “Igorle sekretua” jarduera egin dezakezue.