12. OMENALDIA
Dakizuen bezala, KORRIKAk edizio bakoitzean euskararen alde lan egin duen pertsona edo erakunde bat omentzen du. Ba al dakizue zein den aurtengo omendua? Eta aurreko ediziotakoak?
Zuek ere Azterketak euskaraz mugimendua omentzeko aukera izango duzue, baina horretarako, KORRIKAk aurreko ediziotan omendu dituen pertsona eta erakundeak ezagutu beharko dituzue lehenik. Esteka honetan duzue informazio hori.
Orain, zuen txanda da omenaldia egiteko. Bakarka, talde txikitan edota talde handian, ikus-entzunezko pieza bat sortuko duzue. Mota eta iraupen desberdineko piezak sortu ditzakezue. Hemen proposamen batzuk:

- Zuek zuen ikasketa guztiak euskara hutsean egiteko aukera al duzue?
- Ba al dakizue Euskal Herriko lurralde guztietan ezin direla ikasketa guztiak euskara hutsean osatu?
- Bidegabekeria egoera baten aurrean, zein jarrera hartuko zenukete zuek?
- Zer egingo zenukete?
- Gustatuko al litzaizueke gainerakoen babesa sentzitzea?
Orain, zuen txanda da omenaldia egiteko. Bakarka, talde txikitan edota talde handian, ikus-entzunezko pieza bat sortuko duzue. Mota eta iraupen desberdineko piezak sortu ditzakezue. Hemen proposamen batzuk:
|
|
Hauek dira jarraitu beharko dituzuen urratsak:
Zuen omenaldi xumea amaitzeko, egindako lanak eskolako nahiz norberaren sareetan argitaratuko dituzue, #azterketakeuskaraz eta #Korrika23 traolak erabiliz.
Nahiago izatera, ondorengo helbideetara ere bidal ditzakezue.
- Bakoitzak bere ideiak partekatuko ditu talde handian.
- Egiten diren proposamenen baitan, taldeak egingo dituzue.
- Grabaketak egin aurretik, edukia prestatuko duzue (koreografia, bertsoa, agurra…).
- Edukia prest daukazuenean, entseguak egingo dituzue.
- Grabaketak egingo dituzue.
- Edizio lanak egingo dituzue (muntaia, musika jarri, grafismoak txertatu, off ahotsa gehitu…)
- Sortutako pieza gelan erakutsiko duzue.