9. OMENALDIA
Badakizue KORRIKAk edizio bakoitzean euskararen alde egiten duen pertsona edo erakunde bat omentzen duela?
KORRIKA 23ko omenduak iparraldeko ikasle nahiz gurasoek osatutako Azterketak euskaraz taldea izan da euskararen alde egiten ari diren lan bikainagatik. Izan ere, iparraldeko ikasleek azterketa guztiak euskaraz egin ahal izateko borrokan dihardu “Azterketak euskaraz” kolektiboak azken urteetan.
Orain zuen txanda da elkartasuna eta babesa adierazteko! Zer iruditzen zaizue guk ere gure omenaldia egingo bagenie Azterketak euskaraz taldeari marrazki eder batzuk bidaliaz? Ekin lanari! |
|