2. KANTA
Ezagutzen al duzue edizio honetako kanta?
Maite Arroitajauregi Aranburu “Mursego” izan da Korrika 23ko kanta koralaren zuzendari artistikoa. Bera izan da kantan parte hartzen duten abeslarien gidaritza lana egin duena.
Amaia Astobizak aldiz, Korrika 23ko leloa oinarri harturik, hitz joko jolasti bat proposatu digu aurtengo kantaren hitzetan. Harro herri korrika, bagara!
Abestiak bere berezitasunez harro dagoen herriari keinu egiten dio.
Ikusi bideoklipa eta entzun kanta, ea gustuko duzuen!

Eta orain, denon artean erantzun galdera hauei!
- Zer iruditu zaizue kanta? Eta bideoklipa?
- Zer da gehien gustatu zaizuena? Zerk eman dizue arreta?
- Gustatzen al zaizue musika estilo hau? Ezagutzen al dituzue abeslariak?
- Zer hitz egin zaizue ezagun/ ezezagun?
Hemen dituzu kantaren hitzak eta itzulpenak.
Kantaren letra hutsuneekin: Aurreko ediziotako kantak entzun nahi badituzu joan multimedia atalera.