8. ARTELANA
KORRIKA 23ko logotipo koloretsuak Euskal Herri anitz bat irudikatu nahi du eta honen hondoa Euskal kulturarekin eta KORRIKArekin lotura zuzena duten irudiz beterik dago.
Orain zure txanda da! Zein da gehien gustatu zaizun irudia? Euskara, euskal kultura edota KORRIKArekin lotura duen bestelako elementuren bat bururatzen al zaizu? Aurrera ba! Marraztu eta margotu zure irudia ahal bezain koloretsu! Amaitzeko, denen irudiak bildu eta mural eder bat osatu! |