2. KANTA
Ezagutzen al duzue aurtengo kanta?
Maite Arroitajauregi Aranburu “Mursego” izan da Korrika 23ko kanta koralaren zuzendari artistikoa. Bera izan da kantan parte hartzen duten abeslarien gidaritza eraman duena.
Amaia Astobizak aldiz, Korrika 23ko leloa oinarri harturik, hitz joko jolasti bat proposatu digu aurtengo kantaren hitzetan. Harro herri korrika, bagara!
Abestiak bere berezitasunez harro dagoen herriari keinu egiten dio.
Ikusi bideoklipa eta entzun kanta, ea gustuko duzuen!

Eta orain, denon artean erantzun galdera hauei!
Kanta entzun ondoren ea letran dauden hutsuneak betetzeko gai zareten! Zorroztu ondo belarriak!
Jarduera amaitu ondoren aurreko edizioetako kantak entzun ditzakezu webguneko multimediak atalean.
- Zer iruditu zaizue kanta? Eta bideoklipa?
- Zer da gehien gustatu zaizuena? Zerk eman dizue arreta?
- Gustatzen al zaizue musika estilo hau? Ezagutzen al dituzue abeslariak?
Kanta entzun ondoren ea letran dauden hutsuneak betetzeko gai zareten! Zorroztu ondo belarriak!
Jarduera amaitu ondoren aurreko edizioetako kantak entzun ditzakezu webguneko multimediak atalean.
HARRO HERRI KANTA INTERPRETATZEA
Musikako saioetan aurtengo kanta interpretatu nahiko bazenute, partiturak eskuragarri dituzue. Bi aukera dituzue: -Kantaren akordeekin eta perkusioarekin interpretatzeko sortutako partitura.
-Kantaren melodia interpretatzeko partitura. Ea guztion artean orkestra eder bat osatzen duzuen! |
|