11. OMENALDIA
Badakizue KORRIKAk edizio bakoitzean euskararen alde egiten duen pertsona edo erakunde bat omentzen duela?
KORRIKA 23k iparraldeko ikasle nahiz gurasoek osatutako Azterketak euskaraz taldea omenduko du euskararen alde egiten ari den lan bikainagatik. Izan ere, iparraldeko ikasleek azterketa guztiak euskaraz egin ahal izateko borrokan dihardu “Azterketak euskaraz” kolektiboak azken urteetan.
Orain zuen txanda da elkartasuna eta babesa adierazteko! Zer iruditzen zaizue guk ere gure omenaldia egingo bagenie Azterketak euskaraz taldeko partaideei? Marrazki eder batzuk sortuko ditugu eta iparraldeko lagunei bidaliko dizkiegu gure elkartasuna adierazteko! Ekin lanari! |
|