3. IPUINA
(Azpitituluak ikusteko aktibatu botoia.)
Gustatu al zaizue ipuina? Ea ondorengo galdera hauei erantzuteko gai zareten!
Orain, zuen txanda da! Animatuko al zarete zuen kontakizuna sortzera? Ispilu harrogarria ipuinaren hasiera errespetatu beharko duzue eta zuek jarraipen sortzaile bat egin.
Denok kontakizunak bukatutakoan eta behar bezala entseiatu ondoren, eskolako ikasle txikienei kontatuko dizkiezue.
Antzezlana
Ipuinaren inguruko lanketa egin ondoren, ipuina antzezlan bilakatu beharko duzue, ondoren eskolako ikaslee txikienei emankizun bat eskaintzeko. Horretarako, talde txikitan banatuko zarete. Hauek izango dira talde bakoitzaren zereginak:
Talde bakoitzetik ordezkari bat izendatuko duzue eta hauek, prozesuan zehar bilerak egingo dituzte talde bakoitzak bere eginbeharrak nola daramatzan informatuta egon zaitezten eta baita sor daitezkeen arazoen aurrean, konponbideak bilatzeko. Ordezkari hauen gain geldituko da bestalde, antzezlanaren zuzendaritza lana.
Talderen batek bere egitekoa bukatu duenean, gainerako taldeetan zintzilik dauden zereginetan laguntza eman beharko du.
Denok zereginak bukatutakoan eta antzezlana behar bezala entseiatu ondoren, emanaldia eskeiniko diezue eskolako ikasle txikienei.
- Nola izena dute ipuineko pertsonaiek?
- Nolakoak irudikatzen dituzue?
- Egon al zarete sekula haitzulo baten barruan?
- Entzun al duzue inoiz oihartzunik? Non? Noiz?
- Ezagutzen al duzue ahokorapilorik?
- Sentitu al zarete noizbait zuen buruarekin lotsatuta? Zein egoeretan? Zergatik?
- Zergatik lotsatzen ote da Harri?
- Sentitu al zarete noizbait zuen buruaz harro? Zein egoeratan? Zergatik?
- Zerrendatu ditzagun guztion artean harro egoteko ditugun arrazoiak!
Orain, zuen txanda da! Animatuko al zarete zuen kontakizuna sortzera? Ispilu harrogarria ipuinaren hasiera errespetatu beharko duzue eta zuek jarraipen sortzaile bat egin.
- Zer topatuko dute Norak eta Harrik haitzuloan?
- Zer gertatuko zaie?
- Zertaz sentituko dira harro?
- Nola amaituko da ipuina?
Denok kontakizunak bukatutakoan eta behar bezala entseiatu ondoren, eskolako ikasle txikienei kontatuko dizkiezue.
Antzezlana
Ipuinaren inguruko lanketa egin ondoren, ipuina antzezlan bilakatu beharko duzue, ondoren eskolako ikaslee txikienei emankizun bat eskaintzeko. Horretarako, talde txikitan banatuko zarete. Hauek izango dira talde bakoitzaren zereginak:
- Gidoilari taldea: ipuina antzerki formatuan berridazteaz arduratuko zarete. Antzerki baten gidoia idazteko irizpideak kontuan hartu beharko dituzue: pertsonaien izenak esaldi bakoitzaren aurretik jarri, pertsonaiek egiten dituzten ekintzak parentesi artean zehaztu, narratzailerik egongo den erabaki…
- Aktore taldea: gidoilari taldeak gidoia idatzi bitartean, ipuineko pertsonaien banaketa egingo duzue. Interpretatuko duzuen pertsonaia nolakoa den irudikatu beharko duzue: nolako ahotsa duen, zein keinu egiten dituen, nolako ibilkera duen… Elkarren aurrean pertsonaiak gorpuzteko inprobisazioak egingo dituzue eta hobekuntza proposamenak egingo dizkiozue elkarri. Gidoia idatzita dagoenean, testua ikasi eta eszenatokian egingo dituzuen mugimenduak finkatuko dituzue.
- Eszenografia taldea: artzerkia taularatzeko eskolako aretoa atontzeaz arduratuko zarete. Hasteko, antzezlanak eduki beharko lukeen dekoratuak nolakoa izan behar duen irudikatuko duzue eta honen bozetoak egin. Ideiak finkatuta dituzuenean, horma-irudiak margotuko dituzue eszenatoki atzekaldean jartzeko.
- Produkzio taldea: Eskolako ikasle txikien irakasleekin emankizunak egiteko hitzorduak zehazteaz arduratuko zarete, baita antzezlana egingo den espazioa adosteaz ere. Horrez gain, gainerako taldeek behar dituzten baliabideak lortzea ere zuen ardura izango da. Aktoreek beharko dituen jantziak eta atrezzo elementuak ere zuek eskuratu beharko dituzue.