5. KORRIKA, HISTORIKOA!
Jolasteko ordua heldu da!
Ezagutzen al duzue Kahoot jolasa? Galdera-erantzunen jolas bat da, eta modu entretenigarrian gauza asko ikasteko aukera ematen du! Kasu honetan, KORRIKAko historian zehar bidaiatuko dugu. Egunero, KORRIKAren historiako hamarkada baten inguruko informazioa eskuratuko duzue eta honen inguruko galderei erantzun beharko diezue! Sar zaitezte esteka honetan eta idatz ezazue irakasleak esango dizuen kodea. Ondoren, zuen izenak, edo goitizenak, jarri beharko dituzue eta jolasteko moduan egongo zarete! Gelako arbel digitalean ikusiko dituzue galderak eta zuen ordenagailu eramangarrietan klikatu beharko dituzue erantzunak! Ea nor den KORRIKAren inguruan gehien dakiena! Zorte on! |
Jolasak arbela digitalean proiektatzeko estekak:
Jolasean sartzeko gida, hemen.
Jolasean sartzeko gida, hemen.