3. IPUINA
(Azpitituluak ikusteko aktibatu botoia.)
Gustatu al zaizue ipuina? Ea ondorengo galdera hauei erantzuteko gai zareten!
AHOKORAPILOAK
Edizio honetako ipuina ahokorapiloz josita dago. Baina, ba al dakizu zer den ahokorapilo bat?
Erantzun galdera hauei guztien artean:
Orain zuen txanda da!
Ondorengo urratsak jarraituz, ea ahokorapilo piloa sortzeko gai zareten!
Sortzen dituzuen ahokorapiloak gelan partekatu ditzakezue. Ea zein taldek osatzen duen ahokorapilorik aldrebesena!
Ekin lanari!
- Nola izena dute ipuineko pertsonaiek?
- Nolakoak irudikatzen dituzue?
- Egon al zarete sekula haitzulo baten barruan?
- Entzun al duzue inoiz oihartzunik? Non? Noiz?
- Ezagutzen al duzue ahokorapilorik?
- Sentitu al zarete noizbait zuen buruarekin lotsatuta? Zein egoeretan? Zergatik?
- Zergatik lotsatzen ote da Harri?
- Sentitu al zarete noizbait zuen buruaz harro? Zein egoeratan? Zergatik?
- Zerrendatu ditzagun guztion artean harro egoteko ditugun arrazoiak!
AHOKORAPILOAK
Edizio honetako ipuina ahokorapiloz josita dago. Baina, ba al dakizu zer den ahokorapilo bat?
Erantzun galdera hauei guztien artean:
- Ezagutzen al duzue ahokorapilorik? Zein?
- Noiz erabiltzen dituzue?
Orain zuen txanda da!
Ondorengo urratsak jarraituz, ea ahokorapilo piloa sortzeko gai zareten!
- Bana zaitezte talde txikitan eta soinu aldetik antzekoak diren edo errimatzen duten hitzen zerrenda osatuko duzue. Aurretik errima zein izango den adostu beharko duzue (adibidez: Harri, eztarri, egarri, freskagarri, zoragarri…)
- Zerrendan bildutako hitzak erabiliz esaldi laburrak osatu beharko dituzue, ahal dela, gutxieneko zentzu bat dutenak (adibidez: Harri egarri, eztarrian behera freskagarri! Zoragarri!).
Sortzen dituzuen ahokorapiloak gelan partekatu ditzakezue. Ea zein taldek osatzen duen ahokorapilorik aldrebesena!
Ekin lanari!