11. OIHALETXEA
Zer egiteko prest zeundeke bidegabekeria baten aurrean, defendatzen duzun horren aldeko jarrera adierazteko?
KORRIKA 23k omenduko duen “Azterketak euskaraz” kolektiboaren jarduna erakusten duen dokumentala da Lander Garrok zuzenduta, 23. KORRIKArako sortu duten “Oihaletxea” dokumentala.
Dokumentalak bakoitzari sorrarazitako emozioak eta iradokitako ideiak taldean partekatzeko zineforuma egingo duzue.
Baina dokumentala ikusi aurretik erantzun galdera hauei guztion artean:
Galderei erantzun ondoren, dokumentala ikusteko prest zaudete! Aurrera!

- Zer iradokitzen dizue “Oihaletxea” izenburuak?
- Ezagutzen al duzue Lander Garro? Zein lanbide du? Bere lanik ezagutzen duzue?
- Ezagutzen al duzue bidegabekeria egoerarik? Zein?
- Bizi al duzue zuen egunerokoan bidegabekeriarik? Zein?
- Zer egingo zenukete bidegabekeria baten aurrean?
- Zein lotura ote dago dokumentalaren izena eta bidegabekerien artean?
Galderei erantzun ondoren, dokumentala ikusteko prest zaudete! Aurrera!
Filma ikusi ondoren, irakaslearen adostuko duzue zineforuma nola gauzatuko duzuen, talde handian ala talde txikitan. Deskargatzeko moduan duzuen gidoia jarraituko duzue elkarrizketa aurrera eramateko.
Bestalde, gogoratu solasaldia ongi joateko errespetatu beharreko arauak zeintzuk diren:
Saioa amaitzeko, solasaldian partekatu diren ideia garrantzitsuenen sintesia egingo du irakasleak.
*Baxoaren inguruan sakondu nahi baduzue, Argiako “baxoa” kanaleko albisteak eta ikus-entzunezkoak kontsultatu ditzakezue.

- Gidariak banatuko ditu hitz egiteko txandak.
- Gidariak denbora kontrolatuko du.
- Hitz egiten ari dena errespetuz entzungo dugu.
- Txandak errespetatuko ditugu.
- Besteen iritziak onartuko ditugu.
- Gure ideiak argudiatu egingo ditugu.