12. OMENALDIA
Dakizuen bezala, KORRIKAk edizio bakoitzean euskararen alde egiten duen pertsona edo erakunde bat omentzen du.
KORRIKA 23k iparraldeko ikasle nahiz gurasoek osatutako Azterketak euskaraz taldea omenduko du euskararen alde egin ari diren lan bikainagatik. Baina, ba al dakizue zein egoera bizi duten iparraldeko ikasleek?
- Ezagutzen al duzue euskararen alde lan egiten duen pertsona edo erakunderik? Zein?
- Nork merezi du zuen ustez omendua izatea?
KORRIKA 23k iparraldeko ikasle nahiz gurasoek osatutako Azterketak euskaraz taldea omenduko du euskararen alde egin ari diren lan bikainagatik. Baina, ba al dakizue zein egoera bizi duten iparraldeko ikasleek?
- Zuek zein hizkuntzatan ikasten duzue?
- Ba al dakizue Euskal Herriko lurralde guztietan ezin direla ikasketa guztiak euskara hutsean osatu?
Bistan da iparraldeko lagunek euren eskubideen urraketa bat pairatzen dutela.
Bada, orain zuen txanda da elkartasuna eta babesa adierazteko! Zer iruditzen zaizue guk ere gure omenaldia egingo bagenie Azterketak euskaraz taldeko partaideei? Elkartasun mezuak idatziko ditugu eta iparraldeko lagunei bidaliko dizkiegu gure babesa adierazteko! Ekin lanari! |
|