4. ILUSTRATZERA!
Aurreko jardueran KORRIKA 23ko ipuina entzun duzue baina, nola irudikatzen dituzue ipuineko pertsonaiak?
Ipuineko pertsonaien izenak (Harri eta Nora) idatziko dituzue arbelean eta pertsonaia bakoitza nolakoa irudikatzen duzuen partekatuko duzue guztion artean, euren ezaugarriak aipatuz.
Orain zuen txanda da! Bakoitzak, marraztu ditzala ipuineko pertsonaiak irudikatu dituen moduan! Gogoratu bakoitzak bere estiloan marraztu arren, guztiok garela marrazkilari onak! Senti zaitez aske zure marrazkia egiteko garaian! Azkenik, KORRIKA 23ko ipuinaren ilustrazioa ikus dezakezue. Ba al dute antzik zuen pertsonaiek eta ilustraziokoek? |
Deskargatu hemen ilustrazioa egiteko txantiloiak. |