3. IPUINA
(Azpitituluak ikusteko aktibatu botoia.)
Gustatu al zaizue ipuina?
Ea ondorengo galdera hauei erantzuteko gai zareten!
Galderei erantzun ondoren, ipuinaren lanketarekin jarraitzeko bi aukera proposatzen dizkizuegu:
ILUSTRAZIOA
Animatuko al zinatekete ipuina ilustratzera?
Hasteko, guztien artean Harri eta Nora nola irudikatzen dituzuen partekatu dezakezue, euren ezaugarriak arbelean zerrendatuz.
Eta segidan, marrazkiak egiteko ordua!
Bakoitzak, marraztu ditzala ipuineko pertsonaiak irudikatu dituen moduan! Gogoratu bakoitzak bere estiloan marraztu arren, guztiok garela marrazkilari onak! Senti zaitez aske zure marrazkia egiteko garaian!
Lanak amaitutakoan, ikus ezazue KORRIKA 23ko ipuinaren ilustrazioa eta erantzun galdera hauei:
AHOKORAPILOAK
Edizio honetako ipuina ahokorapiloz josita dago. Baina, ba al dakizu zer den ahokorapilo bat?
Erantzun galdera hauei guztien artean:
Orain zuen txanda da!
Ondorengo urratsak jarraituz, ea ahokorapilo piloa sortzeko gai zareten!
Sortzen dituzuen ahokorapiloak gelan partekatu ditzakezue. Ea zein taldek osatzen duen ahokorapilorik aldrebesena!
Ea ondorengo galdera hauei erantzuteko gai zareten!
- Nola izena dute ipuineko pertsonaiek?
- Nolakoak irudikatzen dituzue?
- Egon al zarete sekula haitzulo baten barruan?
- Entzun al duzue inoiz oihartzunik? Non? Noiz?
- Ezagutzen al duzue ahokorapilorik?
- Sentitu al zarete noizbait zuen buruarekin lotsatuta? Zein egoeretan? Zergatik?
- Zergatik lotsatzen ote da Harri?
- Sentitu al zarete noizbait zuen buruaz harro? Zein egoeretan? Zergatik?
- Zerrendatu ditzagun guztion artean harro egoteko ditugun arrazoiak!
Galderei erantzun ondoren, ipuinaren lanketarekin jarraitzeko bi aukera proposatzen dizkizuegu:
ILUSTRAZIOA
Animatuko al zinatekete ipuina ilustratzera?
Hasteko, guztien artean Harri eta Nora nola irudikatzen dituzuen partekatu dezakezue, euren ezaugarriak arbelean zerrendatuz.
Eta segidan, marrazkiak egiteko ordua!
Bakoitzak, marraztu ditzala ipuineko pertsonaiak irudikatu dituen moduan! Gogoratu bakoitzak bere estiloan marraztu arren, guztiok garela marrazkilari onak! Senti zaitez aske zure marrazkia egiteko garaian!
Lanak amaitutakoan, ikus ezazue KORRIKA 23ko ipuinaren ilustrazioa eta erantzun galdera hauei:
- Gustatu al zaizue?
- Ipuineko pertsonaiak ilustrazioan ageri diren bezalakoak irudikatu al dituzue?
AHOKORAPILOAK
Edizio honetako ipuina ahokorapiloz josita dago. Baina, ba al dakizu zer den ahokorapilo bat?
Erantzun galdera hauei guztien artean:
- Ezagutzen al duzue ahokorapilorik? Zein?
- Noiz erabiltzen dituzue?
Orain zuen txanda da!
Ondorengo urratsak jarraituz, ea ahokorapilo piloa sortzeko gai zareten!
- Bana zaitezte talde txikitan eta soinu aldetik antzekoak diren edo errimatzen duten hitzen zerrenda osatuko duzue. Aurretik errima zein izango den adostu beharko duzue (adibidez: Harri, eztarri, egarri, freskagarri, zoragarri…)
- Zerrendan bildutako hitzak erabiliz esaldi laburrak osatu beharko dituzue, ahal dela, gutxieneko zentzu bat dutenak (adibidez: Harri egarri, eztarrian behera freskagarri! Zoragarri!).
Sortzen dituzuen ahokorapiloak gelan partekatu ditzakezue. Ea zein taldek osatzen duen ahokorapilorik aldrebesena!
Deskargatu hemen ilustrazioa egiteko txantiloiak.