3. IPUINA
Hementxe duzue KORRIKA 23ko ipuina!
Zeri buruzkoa izango da? Erreparatu al diozue izenburuari?
Ispilu harrogarria. Zer iradokitzen dizue izenburu honek?
Entzun ezazue ipuina eta argituko zaizkizue zalantza guztiak!
Zeri buruzkoa izango da? Erreparatu al diozue izenburuari?
Ispilu harrogarria. Zer iradokitzen dizue izenburu honek?
Entzun ezazue ipuina eta argituko zaizkizue zalantza guztiak!
(Azpitituluak ikusteko aktibatu botoia.)
Ipuinaren testua deskargatzeko klikatu hemen.
Gustatu al zaizue ipuina? Ea ondorengo galdera hauei erantzuteko gai zareten!
- Nola izena dute ipuineko pertsonaiek?
- Nolakoak irudikatzen dituzue?
- Egon al zarete sekula haitzulo baten barruan?
- Entzun al duzue inoiz oihartzunik? Non? Noiz?
- Ezagutzen al duzue ahokorapilorik?
- Sentitu al zarete noizbait zuen buruarekin lotsatuta? Zein egoeretan? Zergatik?
- Zergatik lotsatzen ote da Harri?
- Sentitu al zarete noizbait zuen buruaz harro? Zein egoeratan? Zergatik?
- Zerrendatu ditzagun guztion artean harro egoteko ditugun arrazoiak!
Ikusi duzuen bezala KORRIKA 23ko leloan eta ipuinean oso agerikoak dira ahokorapiloak. Momentu goxo eta dibertigarria pasa dezakezue ahokorapilo, hitz joko eta poema liburuetako testuak entzuten!
Hona hemen liburu proposamen batzuk:
- Axa mixa zilarra. Jesus Mari (Txiliku) Olaizola Lazkano eta Elena Odriozola Belástegui
- Auskalo! Igarkizun eta aho-korapiloak. Xabier Olaso eta Agurtzane Villate
- Xomorro poemak. Leire Bilbao eta Maite Mutuberria
- Joemak eta Polasak. Iñigo Astiz Martinez eta Maite Mutuberria
- Abere ba. Bigara