9. IGORLE SEKRETUA
Badakizue KORRIKAko lekukoaren barruan gordetzen den mezua sekretua izaten dela. Bada, zuek ere mezu sekretuak idazteko ohorea izango duzue!
Zuetako bakoitzak ikaskide bati mezu sekretu bat idatzi beharko dio. Ondoren, mezu guztiak kutxa batean sartu eta banatzen hasiko zarete. Mezuak jaso ahala, irakurtzeaz gain igorlea nor izan den asmatu beharko duzue. Agian ikaskideen laguntza beharko duzue mezu sekretua nork idatzi dizuen argitzeko! |
Aurreko ediziotako KORRIKAko mezuak irakurri nahi badituzue, klikatu hemen.