INFORMAZIO OROKORRA
HELBURUA
Euskararen erabilera sustatzea eta indartzea. Helburu berarekin lanean diharduen AEK-k antolatutako KORRIKA ekimenaren zergatiaz eta beharraz ohartzea.
IRAUPENA
KORRIKA 23 martxoaren 14an hasiko da Irunen 24an amaituko da Baionan.
KORRIKA kanpainak bi asteko iraupena izango du. Betiere, irakasleen esku geratuko da KORRIKA hasi aurretik lanketa abiatzea, kanpaina bete-betean jarraitzea edo egun gutxiagotan burutzea.
PROZEDURA
Bi asteko proposamena da hau, baina ez da ahaztu behar malgutasun osoa dagoela unitatea erabiltzeko garaian, jarduerak gehienak solteak baitira. Horrela, beraz, norberaren gustura antola daiteke lanketa. Bestalde, unitate desberdinetako jarduerak erabilgarri izan litezke beste adin tarte batzuetarako ere. Irakasleen esku geratzen da gainerako unitateak begiratu eta gustuko jarduerak beraien mailetara moldatzeko aukera.
Jarduera bakoitza garatzeko zenbat egun edo saio erabili jakiteko gomendioa ere bertan duzue.
Proposatzen diren jarduerak ez dira soilik Euskara arloan egiteko. Euskararen normalizazioa edozein jakintza-arlotako irakasleen ardura ere badenez, ikastetxeko irakasle eta gainerako hezitzaileen esku-hartzea oso garrantzizkoa izango da helburuak lortzeko garaian. Honenbestez, garrantzitsua izango da irakasle-taldeak unitateak aurrera eramateko planifikazioa egitea.
EGITURA
Unitateak adinaren arabera antolatuta daude.
Adin-tarte bakoitzari egokia zaion lanketa proposatzen da.
-HARRI (3-6 urte)
-HERRI (6-9 urte)
-ORRO (9-12 urte)
-KORRI (12-18 urte)
MATERIALA ERABILTZEKO ARGIBIDEAK
Webguneak bi atal nagusi ditu: unitate didaktikoen atala eta gida didaktikoena.
Unitate didaktikoen atala ikasleei zuzendurik dago, bertan aurkituko baitituzte landuko duten unitate didaktikoko jarduerak. Horretarako, beraien adin tarteari dagokion unitatean sartzea besterik ez dute. HARRO eta HERRI unitateetan gelako arbel digitalean proiektatzeko erabil liteke. ORRO eta KORRI unitateen kasuan ordea, ordenagailu eramangarrien bitartez, ikasleek beraiek sartu ahal izango dute webgunean.
*Driveko fitxak eskuratzeko, dokumentuaren kopia bat egin behar da eta norberaren profilean gorde.
Gida didaktikoen atala berriz, irakasleentzako da. Bertan, unitate bakoitzari dagozkion azalpenak aurkituko dituzte. Landuko duten unitatea aukeratu eta honen gida didaktikoa deskargatu beharko dute. Gidan agertuko zaizkie jarduera bakoitzaren nondik norakoak, txantiloiak…
Multimedia atalean, jardueretan erabili beharreko baliabide digitalak eskaintzen dira: aurreko Korrika edizioetako kantak, karaokea....
Azkenik, webgunea atalean, Korrikako webgune ofizialerako sarbidea topatuko duzue.
KIDETZE-PLANAK
Plangintza hauek ikasle helduak eta gazteagoak kidetzeko proposamena egiten digute. Hainbat jardueretan, kidetze plana abian jartzeko azalpenak aurki daitezke: ipuina, mezu sekretuak eta koreografia jardueretan, esaterako.
Kidetzearen helburuak honako hauek dira:
- Elkarrekintzaren bitartez ikasle txiki eta nagusien euskara-erabileran eragitea.
-Ikastetxearen hizkuntz normalizazioan ikasle nagusiak subjektu aktiboak izatea eta ez hartzaile pasibo huts, horretarako ikasle helduenen protagonismoa bultzatzen da.
-Ikasle nagusiek ardurak eta konpromisoak har ditzaten bultzatzea.
-Ekintza honen bidez motibazioa indartzea, batez ere, ikasle nagusiekin.
Material hau, Euskal Herriko Ikastolak elkartearen koordinaziopean, hainbat profesionalen ekarpenak jasoz KORRIKArako egindako lan kolektiboa da.
ARDURADUNA
Iñaki Zapirain Retegi
LAGUNTZAILEA
Ane Beltran Errandonea
KOORDINAZIOA
Tito Serrano (AEK)
Amaia Gutierrez (Ikastolen Elkartea)
IPUINAREN EGILEA
Goiatz Labandibar
IPUIN KONTALARIA
Lur Korta
ILUSTRAZIOA
Iñaki Zapirain Retegi
KOREOGRAFIAREN EGILEA
Myriam Perez Cazabon
DISEINUA
Arteman Komunikazioaren Artisauak
ESKERRAK
Gema Inés
Joseba Irazabal
Orereta Ikastola